Fresh (1994ko filma)
Fresh (1994ko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1994 |
Izenburua | Fresh |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Frantzia eta Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | krimenezko filma, film dramatikoa eta hood film (en) |
Iraupena | 109 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Boaz Yakin |
Gidoigilea(k) | Boaz Yakin |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Lawrence Bender |
Konpainia ekoizlea | Miramax |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Stewart Copeland |
Argazki-zuzendaria | Adam Holender |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | New York |
Argumentu nagusia | xakea |
Historia | |
Jasotako sariak | |
- Artikulu hau 1994ko filmari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Fresh».
Fresh Boaz Yakinek 1994an zuzendutako film estatubatuarra da, Randy Ostrow-k eta Lawrence Bender-ek ekoitzia (cameo batean agertzen da Bender). Stewart Copeland The Police taldeko kideak egin zuen soinu-banda.
New Yorkeko babes ofizialeko etxebizitzetako crack epidemiaren garaian (80ko eta 90eko hamarkaden artean izan zena) kokatutako gangsterren film bat da. Hip hop estiloko film gisa merkaturatu zen, Spike Lee zuzendariak eta beste batzuek irekitako bidearen ildoan, baina polemikarik ere izan zen tartean, beltzen filma izanik, Yakin zuzendaria judu zuria baitzen[1].
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Michael 12 urteko mutikoa da protagonista, Fresh ezizenez, (Sean Nelson da aktorea), eta auzoko gangsterrentzat errekaduak egiten ditu droga garraiatzen, batez ere Esteban jauntxoarentzat (Giancarlo Esposito).
Mutilaren aita xake azkarreko maisu bat da, Samuel L. Jackson-ek gorpuztua, alkoholikoa, eta hala ere, xakearen bidez semea hezitzen saiatzen da. Xake ikasgaietan inspiratuta egoerari buelta eman nahi dio Freshek, bere arreba adiktoa (N'Bushe Wright) eta bere burua ere gangsterren droga mundutik ateratzeko plan bat prestatzen du, zeinean polizia latino baten laguntza ere izango du (Perez sarjentua, José Zuñigak antzeztua).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «La decadencia del poder negro de Spike Lee» El Confidencial 2017-04-07 (Noiz kontsultatua: 2019-08-13).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1994ko filmak
- Boaz Yakinek zuzendutako filmak
- Boaz Yakinek idatzitako filmak
- Giancarlo Espositok antzeztutako filmak
- Samuel L. Jacksonek antzeztutako filmak
- N'Bushe Wrightek antzeztutako filmak
- José Zúñigak antzeztutako filmak
- Lawrence Benderrek ekoitzitako filmak
- Miramaxek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Ingelesezko filmak
- Drogei buruzko filmak
- Gangster filmak
- New Yorken girotutako filmak
- Xakeari buruzko filmak